Denok entzun dugu noizbait zenbat ur edan behar den. Aholku hauek medikuengandik, telebistatik edo beste pertsonengandik iristen zaizkigu, baina gero hori betetzen al dugu?
Beasaingo Loinazpe ikastetxeko 1.DBHko ikasle talde bati egindako inkesta batean, ikasleen %64ak adierazi zuen 1-2 litro artean edan behar dela egunero, eta beste %36ak esan zuen 2 litro baino gehiago edan behar dela egunero.
Ikasle hauen erantzunak entzundakoaren araberakoak izan dira, baina hala ere, aitortu dute %9ak 1 litro baino gutxiago edaten duela egunean, %77ak 1-2 litro artean eta %14ak 2 litro baino gehiago edaten duela.
Interneten bidez honi buruzko datuak aurkitu ditugu, eta datu hauen arabera egunero 3 litro ur galtzen ditugu. Hala ere, ez da kantitate oso hau berreskuratu behar edanez, zeren 0,9 L elikadura orekatu eta anitza eramanez berreskura ditzakegu. Beste 0,33 L gure gorputzak sortzen du arnasketa zelularrean eta, ondorioz, 1,5-2 L artekoa da egunean ordezkatu behar dugun ur kopurua.
Ez badugu adina ur edaten asaldurak agertzen dira gure organismoan, eta adibide garbiena deshidratazioa da. Deshidratatzen bagara honen efektuak sentitu ditzakegu, batez ere gure garunaren errendimenduan, hau %83 batean ura baita.
Askotan iruditzen zaigu 2 L ur oso kantitate handia dela eta zaila dela hainbeste ur kontsumitzea egunean, baina gure arazo honek tontakeri bat dirudi munduko beste leku batzuetan uraren inguruan dituzten arazoekin alderatuta. Herrialde askotan , batez ere hirugarren munduan, ura lortzeko arazo larriak dituzte eta gehienetan ur hori ez da potablea.
Lurra planeta urdina bezala ere ezagutzen da, eta ezizenak adierazi nahi duena da ur kantitatea handia dela. Hala ere, ur potable kantitatea txikia da ur kopuru totalarekin alderatuta. Hona hemen zenbait datu:

No hay comentarios:
Publicar un comentario