Nori ez zaio gustatzen sofatik altxa, sukaldera joan eta txorrota irekiz bakarrik edalontzia urez beteta izatea? Guretzat oso arrunta da hau, eta dudarik gabe ur hau edozertarako erabiltzen dugu: janaria prestatzeko, edateko, harrikoa egiteko, garbitzeko… Baina gaur egun gure eguneroko errealitatearen parte den hau, ez da hain gauza zaharra, eta oraindik ere herrialde gehienetan ur korrontea gehienek eduki ez dezaketen luxua da.
Gaur egun, gutxi gorabehera mila milioi pertsonek ur potablea lortzeko zailtasun handiak dituzte, baina honen inguruan arazo larriagoak era badaude, zeren pertsona askok ur potablea lortu ez dezaketenez kondizio txarrean dagoena edaten dute, modu honetara gaixotasunak agerraraziz eta dagoeneko bazeudenak larrituz.
Nazio Batuen Erakundearen informe baten arabera kutsatutako ura edatearen ondorioz urtero 4.000.000 pertsona hiltzen dira eta haietako %50a 5 urte baino gutxiagoko umeak dira. Honek esan nahi duena da ur potable faltak gerrek eta biolentziak baino heriotza gehiago sortzen duela. Beste datu larria batzuk hurrengoak dira:
- 2.000.500.000.000 pertsonek ez dute modu egokian saneatutako urik.
- 1.000.000.000 pertsonek ez dute ur hornidurarik.
- Urarekin erlazionatutako heriotzen %98a hirugarren munduan gertatzen dira.
- Behar ditugun gauza guztiak egiteko (garbitu, dutxatu, janaria prestatu, edan…) pertsona bakoitzari 50L ur gastatzea aholkatzen zaio, baina bilio bat pertsonak baino gehiagok 6L ur egunean gastatzen dituzte.
- Garatzeko bidean dauden herrialdeetako gaixotasunen %80a uraren ondorioz garatzen dira.
Hona hemen garatutako herrialde batean egunero pertsona batek zenbat litro ur gastatzen dituen adierazten duen taula bat:
Jarduera
|
Ur kontsumoa
|
Arropa garbitu
|
60-100 litro
|
Etxea garbitu
|
15-40 litro
|
Harrikoa egin ontzi-garbigailuan
|
18-50 litro
|
Harrikoa eskuz egin
|
100 litro
|
Janaria prestatu
|
6-8 litro
|
Dutxatu
|
35-70 litro
|
Bainatu
|
200 litro
|
Hortzak garbitu (txorrota itxi gabe)
|
30 litro
|
Hortzak garbitu (txorrota itxiz)
|
1,5 litro
|
Eskuak garbitu
|
1,5 litro
|
Bizarra moztu (txorrota itxi gabe)
|
40-75 litro
|
Bizarra moztu (txorrota itxiz)
|
3 litro
|
Kotxea mangeraz garbitu
|
500 litro
|
Komuneko zisterna ustu
|
10-15 litro
|
Komuneko zisterna erdia ustu
|
6 litro
|
Lorategi txiki bat ureztatu
|
75 litro
|
Etxeko landareak ureztatu
|
15 litro
|
Edan
|
1,5 litro
|
Beasaingo Loinazpe ikastetxeko 1.DBHko ikasle talde bati egindako inkesta batean, ikasleen %27ak erosotasunari garrantzia eman zion iturriko ura boteilakoaren aldean aukeratzean.