jueves, 20 de febrero de 2014

Erosotasuna

Nori ez zaio gustatzen sofatik altxa, sukaldera joan eta txorrota irekiz bakarrik edalontzia urez beteta izatea? Guretzat oso arrunta da hau, eta dudarik gabe ur hau edozertarako erabiltzen dugu: janaria prestatzeko, edateko, harrikoa egiteko, garbitzeko… Baina gaur egun gure eguneroko errealitatearen parte den hau, ez da hain gauza zaharra, eta oraindik ere herrialde gehienetan ur korrontea gehienek eduki ez dezaketen luxua da.
Gaur egun, gutxi gorabehera mila milioi pertsonek ur potablea lortzeko zailtasun handiak dituzte, baina honen inguruan arazo larriagoak era badaude, zeren pertsona askok ur potablea lortu ez dezaketenez kondizio txarrean dagoena edaten dute, modu honetara gaixotasunak agerraraziz eta dagoeneko bazeudenak larrituz.
Nazio Batuen Erakundearen informe baten arabera kutsatutako ura edatearen ondorioz urtero 4.000.000 pertsona hiltzen dira eta haietako %50a 5 urte baino gutxiagoko umeak dira. Honek esan nahi duena da ur potable faltak gerrek eta biolentziak baino heriotza gehiago sortzen duela. Beste datu larria batzuk hurrengoak dira:
  • 2.000.500.000.000 pertsonek ez dute modu egokian saneatutako urik.
  • 1.000.000.000 pertsonek ez dute ur hornidurarik.
  • Urarekin erlazionatutako heriotzen %98a hirugarren munduan gertatzen dira.
  • Behar ditugun gauza guztiak egiteko (garbitu, dutxatu, janaria prestatu, edan…) pertsona bakoitzari 50L ur gastatzea aholkatzen zaio, baina bilio bat pertsonak baino gehiagok 6L ur egunean gastatzen dituzte.
  • Garatzeko bidean dauden herrialdeetako gaixotasunen %80a uraren ondorioz garatzen dira.


Hona hemen garatutako herrialde batean egunero pertsona batek zenbat litro ur gastatzen dituen adierazten duen taula bat:



Jarduera
Ur kontsumoa
Arropa garbitu
60-100 litro
Etxea garbitu
15-40 litro
Harrikoa egin ontzi-garbigailuan
18-50 litro
Harrikoa eskuz egin
100 litro
Janaria prestatu
6-8 litro
Dutxatu
35-70 litro
Bainatu
200 litro
Hortzak garbitu (txorrota itxi gabe)
30 litro
Hortzak garbitu (txorrota itxiz)
1,5 litro
Eskuak garbitu
1,5 litro
Bizarra moztu (txorrota itxi gabe)
40-75 litro
Bizarra moztu (txorrota itxiz)
3 litro
Kotxea mangeraz garbitu
500 litro
Komuneko zisterna ustu
10-15 litro
Komuneko zisterna erdia ustu
6 litro
Lorategi txiki bat ureztatu
75 litro
Etxeko landareak ureztatu
15 litro
Edan
1,5 litro


Beasaingo Loinazpe ikastetxeko 1.DBHko ikasle talde bati egindako inkesta batean, ikasleen %27ak erosotasunari garrantzia eman zion iturriko ura boteilakoaren aldean aukeratzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario