Partaideok proiektu honetan lan egin eta gero zenbait gauza ikasi ditugu, hala nola, munduan ur eskasiaren ondorioz sortutako arazoen eta uraren ondorioz zabaldutako gaixotasunen berri izateko aukera eduki dugu.
Bestalde, botilako ur eta grifokoaren arteko benetako aldeak ikusi ditugu, eta ohartu gara biak direlako egokiak eta zorte handia dugula grifoko uraren kalitatea hain ona izatean. Munduko beste lekuetan ura lortzeko zailtasun handiak dituzte, eta edaten duten ur gehiena ez da gizakiaren kontsumorako egokia.
Honekin batera, herrialde desberdinetan ur kontsumo eta kalitatean dauden aldeez ohartu gara, eta ikusi dugu zer garrantzitsua den hirugarren munduan ur kontsumo egokia izan dezaten proiektuak aurrera eramatea.
Batez ere, erabili ditugun datuak Internet bidez eskuratu ditugu, baina baita ere inkesta batzuen bidez gure ikastetxeko ikasleen urarekiko ohiturak eta jarrerak jakin izan ditugu. Proiektu honetan sartutako talde bakoitzak kurtso desberdinetako ikasleei egin die inkesta, eta guk Loinazpe egoitzako 2. DBHko ikasleen datuak erabili ditugunez, hauei benetan eskertu nahi genieke beraien laguntza.
Bloggeko partaide guztion partez
Ibaialde proiektua
Beasain Institutu Publikoko (BIP) 1. batxilergoko ikaslegoa, Beasaingo udaletxearekin batera, aurrera eramaten ari den proiektua da Ibialde, uraren kudeaketa mundialari buruz doana.
jueves, 20 de marzo de 2014
Aurkezpena
Beasain Institu Publikoko (BIP) Laborategi Tekniketako ikasleok Ibaialde proiektua egiten ari gara. Talde desberdinetan uraren inguruko hainbat ekintza aurrera eramaten ari gara, Beasainetik hasita munduko ur kontsumoa ere aipatuz.
Beasaingo Udaletxearekin batera ur edagarriaren inguruan egin behar izan dugu lana aurten, zeren eta nahiz eta Ibaialde beti uraren inguruko Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat izan, urtero topiko desberdinak sakontzen dira.
Urteroko moduan, blogga egiteaz aparte, tradizioarekin jarraituz, Oria ibaira joango gara bertako ingurune eta uraren egoera aztertzeko.
Espero dugu gure blogg hau zuentzako baliogarria izatea.
Irati eta Ane
Egunero 3 litro ur galtzen ditugu. Elikadura orekatua eta anitza eramanaz, 0,9 L berreskuratu ditzakegu. Gure gorputzak 0,33 L sortzen ditu. Beraz, egunean ordezkatu beharreko ur kopurua, 1,5-2 litro dira. Ez badugu behar adina urik edaten, deshidratatu egin gaitezke eta deshidratazioaren efektuak sentitu, bereziki gure garunaren errendimenduan, hau % 83 batean ura baita.
UR EMBOTEILATUAREN PREZIO BATZUK:
Afrikan egunero 1$ dute bizi ahal izateko, guk aldiz, ur boteila soil bat edozein tabernatan erosteko diru gehiago gastatzen dugu. Hona hemen ur prezio batzuk:
- Sant Aniol 1L, 0.80€
- Font D’Or 1 1/2 L, 0,90€
- Benassal 1 1/2 L, 0,90€
- Font Vella 1 1/2 L, 0,90€
- Bezoya 0,90€
MANANTIALAK ESPAINIAN ZEHAR:
ZEIN TRATAMENDU ERABILTZEN DIRA ARAZTEGIETAN?
Embalse, pozu, laku... etatik hartutako ura kontsumorako baliagarria izateko, beharrezkoa da tratamendu batzuk egitea ura potablea izateko.
Prozesu honi potabilizazioa deitzen zaio, eta araztegietan ematen da prozesu hau.
Modu eta teknologia asko daude prozesu hau egiteko, baina denak pausu hauek ematen dituzte gutxi gorabehera.
- PREKLORAZIOA ETA FLOKULAZIOA: Tamaina handiko solidoak kanporatu ondoren, kloroa gehitzen da (uretako mikoorganismoak eliminatzeko) , eta beste produktu kimiko batzuk gehitzen dira , partikula solidoak hauspearazteko.
- DEKANTAZIOA: Pausu honetan, flokuloak eliminatzen dira eta uraak dituen beste partikula batzuk ere.
- FILTRAZIOA: Ura filtro batzuetatik pasatzen da, hondarra eliminatzeko, eta uretan gelditu ahal izan diren beste partikula batzuk eliminatzeko.
- KLORAZIOA ETA BIDALKETA: Resistentzia handieneko mikroorganismoak eliminatzen dira eta ura pasatu behar den tuberiak desinfektatzen dira.
Fontvella-ren eta Arriarango uraren arteko ezberdintasunak
Askotan galdetu izan dugu ea zer ezberdintasun dagoen iturriko uraren eta botilakoaren artean, hona emen osagaien arteko konparaketa:
-Hauek dira arriarango urtegiko uraren osagaiak
-Hauek dira arriarango urtegiko uraren osagaiak
CLOSTRIDIUM PERFRINGENS (INCLUIDAS LAS ESPORAS)
|
3
|
0
|
UFC/100 ml
|
ENTEROCOCOS
|
<1
|
0
|
UFC/100 ml
|
SALMONELLA SPP
|
AUSENCIA
|
/1000 ml
| |
ALUMINIO
|
31,92
|
µg/l
| |
AMONIO
|
<0,100
|
mg/l
| |
CADMIO
|
<1,00
|
µg/l
| |
CARBONO ORGANICO TOTAL
|
2,036
|
mg/l
| |
CLORURO
|
11,30
|
mg/l
| |
COLOR (Pt/Co)
|
8,0
|
mg/l
| |
CONDUCTIVIDAD (20ºC)
|
332
|
µS/cm
| |
MANGANESO
|
6,30
|
µg/l
|
-Eta hauek Fontvella-renak:
- Bircarbonatoak: 314
- Sulfatoak 26,6
- kloruroa: 10,8
- kalzioa: 82,8
- Magnesio: 24,2
- Sodio: 4,5 (Pobre en sodio)
- Total residuo seco: 462,9 ml/g (de baja mineralización igual o inferior a 500 mg/l)
- Conductivilidad: 513
Hemengo emaitzetan ikusten den bezala ez dugu zertan pentsatu ur enboteilatua presako ura baino hobea dela, osagaiak desberdinak dira baina horregatik ez hobeak.
domingo, 16 de marzo de 2014
Ur potablea lortzeko zailtasunak
Munduan dagoen ur kopuruaren
%0,0006a gizakiaren kontsumorako da, kantitate eskasa dirudiena eta, berez,
dena. Hainbat herrialdetan ur eskasiaren ondorioz arazo larriak pairatzen
dituzte, zeren ez dago nahikoa ur edangarri edo potable.
Munduaren demografia 1950. urtean zeuden 2.630
milioi pertsonetatik gaur egun dauden 7.220 pertsonetara igaro da, eta batez
ere demografia hazkuntza hirietan ikusi da, non urarekin erlazionatutako
gaixotasun gehienak pairatzen diren eta ur potable gehiena kontsumitzen den.
Zenbait lekutan ur edangarria
lortzea oso zaila denez beste termino bat agertu da: ur segurua. Honek ez du
disolbaturik metal toxikorik, ez produktu kimiko kaltegarririk, ez bakteria
arriskutsurik, beraz, edateko segurua da, baina, hala ere, ur honek gizakiak
kontsuma dezan ez du propietate nahikorik.
Ura lortzearen zailtasuna
mundu osoan zehar arazo larria da eta hainbat gobernuren ardura nagusia
bilakatu da. Gainera, herrialde hauetako pertsonek egoera txarrean dagoen ura kontsumitzen
dute, eta, ondorioz, urarekin erlazionatutako gaixotasunak garatzen dituzte.
Gutxi gorabehera 50 herrialdetan, non munduko pertsonen herena bizi den, ez
dute ur potable nahikorik, eta gainera haietako askok urtero ur gehiegi
ateratzen dute akuiferoetatik eta, ondorioz, hauek ezin dira suspertu.
Gaur, 2014ko martxoaren 16a, 12:13etan, http://www.worldometers.info/es/ web orrian gaurko datuak lortu ditut, eta momentu honetara arte, aurten 1.011.985 milar litro ur kontsumitu ditugu, 367.587 pertsona hil dira urarekin erlazionatutako gaixotasunen ondorioz eta 747.697.998 pertsona daude munduan ur potablea eskura ez dutenak (uneoro datu fidagarriak edukitzeko joan web orri honetara).
viernes, 7 de marzo de 2014
Ur ontziratuaren moda berria
Guk imagina
ezin dezakegun arren herrialde azpigaratu gehienetan egunean euro bat soilik
dute bizirauteko adibidez afrikako zenbait herrialdetan, guk aldiz edozein
tabernetan ur botila txiki batengatik beraiek egunean duten diru guztia
gastatuko genuke. Honekin batera azpimarratzekoa da oso zortedunak garela ur edangarri garbia gure eskura dugulako, izan
ere hau amets bat besterik ez da zenbait herrialdetan.
Ontziratutako ura edateko moda berri hau oso zabalduta dago europan, datu hau
arrigarria da, izan ere iturriko ur osasuntsua ugaria da gure artean. Alemania,
Frantzia eta Espainia dira ontziratutako ur gehien kontsumitzen duten
herrialdeak.
Grafikoan
ikusi dezakegun moduan espainia da
ontziratutako ur kontsumitzaileen artean bosgarren , urtean 5.000 milioi
botila kontsumituta.
Honek pertsonako 100 eta 150 litro arteko kontsumoa
dakar urteko, hau 200 eta 1.000 aldiz
gehiago kostatzen da iturriko ura baino, gainera ez dago ez ikerketa ez estadistika nahikoa azaltzen
duenik ur ontziratuak zapore hobea edo
osagai hobeak dituela .
Ia 50 miloi euro gastatzen ditugu ur
ontziratua erosten Espainian urtero,
jakina dirutza guzti hau aurreztuko genuke iturriko ura edango bagenu eta aurreztea ez litzaiguke batere gaizki etorriko krisi garaian gaudela
kontuan hartuz.
Inkestaren erantzunak
Hona hemen Beasaingo Loinazpe ikastetxean D.B.H 1-eko ikasleei uraren kontsumoari buruzko inkesta egin ondoren jasotako erantzunak:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)