jueves, 20 de marzo de 2014




Egunero 3 litro ur galtzen ditugu. Elikadura orekatua eta anitza eramanaz, 0,9 L berreskuratu ditzakegu. Gure gorputzak 0,33 L sortzen ditu. Beraz, egunean ordezkatu beharreko ur kopurua, 1,5-2 litro dira. Ez badugu behar adina urik edaten, deshidratatu egin gaitezke eta deshidratazioaren efektuak sentitu, bereziki gure garunaren errendimenduan, hau % 83 batean ura baita.


UR EMBOTEILATUAREN PREZIO BATZUK:

Afrikan egunero 1$ dute bizi ahal izateko, guk aldiz, ur boteila soil bat edozein tabernatan erosteko diru gehiago gastatzen dugu. Hona hemen ur prezio batzuk:

  • Sant Aniol  1L, 0.80€
  • Font D’Or 1 1/2 L, 0,90€
  • Benassal 1 1/2 L, 0,90€
  • Font Vella 1 1/2 L, 0,90€
  • Bezoya        0,90€



MANANTIALAK ESPAINIAN ZEHAR:






ZEIN TRATAMENDU ERABILTZEN DIRA ARAZTEGIETAN?

Embalse, pozu, laku... etatik hartutako ura kontsumorako baliagarria izateko, beharrezkoa da tratamendu batzuk egitea ura potablea izateko.

Prozesu honi potabilizazioa deitzen zaio, eta araztegietan ematen da prozesu hau.

Modu eta teknologia asko daude prozesu hau egiteko, baina denak pausu hauek ematen dituzte gutxi gorabehera.

  1. PREKLORAZIOA ETA FLOKULAZIOA: Tamaina handiko solidoak kanporatu ondoren, kloroa gehitzen da (uretako mikoorganismoak eliminatzeko) , eta beste produktu kimiko batzuk gehitzen dira , partikula solidoak hauspearazteko. 
  2. DEKANTAZIOA: Pausu honetan, flokuloak eliminatzen dira eta uraak dituen beste partikula batzuk ere. 
  3. FILTRAZIOA: Ura filtro batzuetatik pasatzen da, hondarra eliminatzeko, eta uretan gelditu ahal izan diren beste partikula batzuk eliminatzeko. 
  4. KLORAZIOA ETA BIDALKETA: Resistentzia handieneko mikroorganismoak eliminatzen dira eta ura pasatu behar den tuberiak desinfektatzen dira.











No hay comentarios:

Publicar un comentario