viernes, 7 de marzo de 2014

Ur ontziratuaren moda berria


 Guk imagina ezin dezakegun arren herrialde azpigaratu gehienetan egunean euro bat soilik dute bizirauteko adibidez afrikako zenbait herrialdetan, guk aldiz edozein tabernetan ur botila txiki batengatik beraiek egunean duten diru guztia gastatuko genuke. Honekin batera azpimarratzekoa da oso zortedunak garela  ur edangarri garbia gure eskura dugulako, izan ere hau amets bat besterik ez da zenbait herrialdetan.

 Ontziratutako ura edateko moda berri hau  oso zabalduta dago europan, datu hau arrigarria da, izan ere iturriko ur osasuntsua ugaria da gure artean. Alemania, Frantzia eta Espainia  dira  ontziratutako ur gehien kontsumitzen duten herrialdeak.

 

 Grafikoan ikusi dezakegun moduan espainia da  ontziratutako ur kontsumitzaileen artean bosgarren , urtean 5.000 milioi botila kontsumituta.

 Honek  pertsonako 100 eta 150 litro arteko kontsumoa dakar urteko,  hau 200 eta 1.000 aldiz gehiago kostatzen da iturriko ura baino, gainera ez dago ez  ikerketa ez estadistika nahikoa azaltzen duenik  ur ontziratuak zapore hobea edo osagai hobeak dituela .

Ia 50 miloi euro gastatzen ditugu ur ontziratua erosten  Espainian urtero, jakina dirutza guzti hau aurreztuko genuke iturriko ura  edango bagenu eta aurreztea ez litzaiguke  batere gaizki etorriko krisi garaian gaudela kontuan hartuz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario