domingo, 16 de marzo de 2014

Ur potablea lortzeko zailtasunak

Munduan dagoen ur kopuruaren %0,0006a gizakiaren kontsumorako da, kantitate eskasa dirudiena eta, berez, dena. Hainbat herrialdetan ur eskasiaren ondorioz arazo larriak pairatzen dituzte, zeren ez dago nahikoa ur edangarri edo potable.
       Munduaren demografia 1950. urtean zeuden 2.630 milioi pertsonetatik gaur egun dauden 7.220 pertsonetara igaro da, eta batez ere demografia hazkuntza hirietan ikusi da, non urarekin erlazionatutako gaixotasun gehienak pairatzen diren eta ur potable gehiena kontsumitzen den.
Zenbait lekutan ur edangarria lortzea oso zaila denez beste termino bat agertu da: ur segurua. Honek ez du disolbaturik metal toxikorik, ez produktu kimiko kaltegarririk, ez bakteria arriskutsurik, beraz, edateko segurua da, baina, hala ere, ur honek gizakiak kontsuma dezan ez du propietate nahikorik.
Ura lortzearen zailtasuna mundu osoan zehar arazo larria da eta hainbat gobernuren ardura nagusia bilakatu da. Gainera, herrialde hauetako pertsonek egoera txarrean dagoen ura kontsumitzen dute, eta, ondorioz, urarekin erlazionatutako gaixotasunak garatzen dituzte. Gutxi gorabehera 50 herrialdetan, non munduko pertsonen herena bizi den, ez dute ur potable nahikorik, eta gainera haietako askok urtero ur gehiegi ateratzen dute akuiferoetatik eta, ondorioz, hauek ezin dira suspertu.


Gaur, 2014ko martxoaren 16a, 12:13etan, http://www.worldometers.info/es/ web orrian gaurko datuak lortu ditut, eta momentu honetara arte, aurten 1.011.985 milar litro ur kontsumitu ditugu, 367.587 pertsona hil dira urarekin erlazionatutako gaixotasunen ondorioz eta 747.697.998 pertsona daude munduan ur potablea eskura ez dutenak (uneoro datu fidagarriak edukitzeko joan web orri honetara).

No hay comentarios:

Publicar un comentario