Partaideok proiektu honetan lan egin eta gero zenbait gauza ikasi ditugu, hala nola, munduan ur eskasiaren ondorioz sortutako arazoen eta uraren ondorioz zabaldutako gaixotasunen berri izateko aukera eduki dugu.
Bestalde, botilako ur eta grifokoaren arteko benetako aldeak ikusi ditugu, eta ohartu gara biak direlako egokiak eta zorte handia dugula grifoko uraren kalitatea hain ona izatean. Munduko beste lekuetan ura lortzeko zailtasun handiak dituzte, eta edaten duten ur gehiena ez da gizakiaren kontsumorako egokia.
Honekin batera, herrialde desberdinetan ur kontsumo eta kalitatean dauden aldeez ohartu gara, eta ikusi dugu zer garrantzitsua den hirugarren munduan ur kontsumo egokia izan dezaten proiektuak aurrera eramatea.
Batez ere, erabili ditugun datuak Internet bidez eskuratu ditugu, baina baita ere inkesta batzuen bidez gure ikastetxeko ikasleen urarekiko ohiturak eta jarrerak jakin izan ditugu. Proiektu honetan sartutako talde bakoitzak kurtso desberdinetako ikasleei egin die inkesta, eta guk Loinazpe egoitzako 2. DBHko ikasleen datuak erabili ditugunez, hauei benetan eskertu nahi genieke beraien laguntza.
Bloggeko partaide guztion partez
No hay comentarios:
Publicar un comentario